Gizartea -
AZPIKO ARROPA BERRIA
Knap'man berria, zuzendu ere egiten duen azpiko arropa
Shapewear for Men etxeak bere azken produktua merkaturatu du, gizonezkoen eskariari erantzunda: Knap'man, zuzendu ere egiten duen azpiko arropa berria.
Erredakzioa
Shapewear for Men etxeak Knap’man berria merkaturatu du, zuzendu ere egiten duen azpiko arropa. Enpresa holandarrak 1.200 gizon-emakumeri egindako inkestatik ondorioztatu dutenez, gizonezkoen % 77ri gustatuko litzaieke mitxelinak eta tripa ezkutatzea. Eskari horri erantzuteko diseinatu eta merkaturatu dute produktu berria, eta, bide batez, baita inportatzeko arazoak saihesteko ere.
Inkestaren arabera, gizonezkoen artean gero eta ohikoagoa da azpiko arropa estua erabiltzea. Inkestatutako gizonezkoen % 56k erabiltzen du horrelako arropa, gizondu egiten dituela uste baitute. Gizonezkoen % 11k, ordea, lotsa sentituko lukete horrelakoak jantziko balituzte.
Inkestatutako emakumeen % 61k pentsatzen dute gizonezkoek horrelako arropa erabili behar dutela, eta % 58k, arropa hori jantzita dotoreago daudela.
Shapewear for Men 2010. urtetik saltzen du azpiko arropa estua, eta arrakasta handia lortu du. Inportatzeko arazoak ikusita, gainera, konpainiak bere marka berria sortzea eta merkaturatzea pentsatu du.