Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Pertsonen salerosketaren aurkako eguna, hauteskundeak Brandenburgon, eta Israel-Hezbollah
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pertsonen Salerosketaren eta Sexu Esplotazioaren aurkako eguna: Gaur, irailak 23, Pertsonen Salerosketaren eta Sexu Esplotazioaren aurkako eguna dela baliatuz, Nueva Vida elkarteak kaleratutako datuen berri emango dugu. Iaz 400 pertsona atzeman zituzten sexu esplotazioa jasateko arriskuan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).
- Hauteskunde emaitzak Brandenburgon: Olaf Scholz Alemaniako kantzilerraren Alderdi Sozialdemokratak (SPD) irabazi ditu igande honetako hauteskundeak Brandenburgon, Berlin inguratzen duen eskualdean, botoen % 30,7 jasota, hauteskunde-mahaien % 98 zenbatuta kaleratu diren behin-behineko emaitzen arabera. Puntu batera geratu da ultraeskuina (% 29,6).
- Israel-Hezbollah gerra: Israel eta Hezbollahren arteko gatazkak koska bat gora egin duen honetan, erasoz betetako gaua izan da gaurkoa. Israelgo Armadak aire erasoak egin ditu Hezbollahren hainbat posizioren kontra. Hezbollahk, bere aldetik, 150 lehergai inguru jaurti ditu Israelera eta horietako batzuk Haifara iritsi dira, mugatik 60 kilometrora.