Gizartea -

TEKNOLOGIA BERRIAK

Gidaririk gabeko ibilgailuak Kalifornian

Estatuak gidaririk gabeko autoak arautu eta baimendu egiten dituen lege egitasmo bat onartu du. Mota honetako automobilak 2015.urtean egon ahal izango dira ofizialki errepidean.

Googlek sortutako gidaririk gabeko autoa. Argazkia: elpais.com
Googlek sortutako gidaririk gabeko autoa. Argazkia: elpais.com
Googlek sortutako gidaririk gabeko autoa. Argazkia: elpais.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaliforniako estatuak gidaririk behar ez duten automobilen inguruko lege egitasmoa onartu du. Estatuko agintariek zirkulazio-araudi berria idatzi beharko dute, mota honetako automobilentzat, 2015. urtea baino lehen.

Teknologia ondo dabilela ikusita, erabilera arautu eta onartu behar da. Ameriketako Estatu Batuek hartu dute lehentasuna arlo honetan. Izan ere Nevadako estatuak honelako ibilgailuen zirkulazioa onartu du, eta orain Kalifornia gehitu zaio.

Googlek, Volvok eta beste konpainia batzuek lehenengo modeloak proposatu dituzte. Interneteko bilatzailerik ospetsuenaren egoitzan egin da lege egitasmoaren sinadura-ekitaldia, teknologia honetan aurrerapauso gehien eman dituen konpainia delako.

Behin idatzia onartuta, Kaliforniako autoritateek automobil hauentzako zirkulazio arau berriak idatzi beharko dituzte. Hiru urteko epea jarri diote proiektuari; izan ere 2015. urtean mota honetako ibilgailuak errepidetik ikusi ahal izango dira.

Kaliforniako estatuak gidaririk behar ez duten automobilen inguruko lege egitasmoa onartu du. Estatuko agintariek zirkulazio-araudi berria idatzi beharko dute, mota honetako automobilentzat, 2015. urtea baino lehen.Teknologia ondo dabilela ikusita, erabilera arautu eta onartu behar da. Ameriketako Estatu Batuek hartu dute lehentasuna arlo honetan. Izan ere Nevadako estatuak honelako ibilgailuen zirkulazioa onartu du, eta orain Kalifornia gehitu zaio. Googlek, Volvok eta beste konpainia batzuek lehenengo modeloak proposatu dituzte. Interneteko bilatzailerik ospetsuenaren egoitzan egin da lege egitasmoaren sinadura-ekitaldia, teknologia honetan aurrerapauso gehien eman dituen konpainia delako.Behin idatzia onartuta, Kaliforniako autoritateek automobil hauentzako zirkulazio arau berriak idatzi beharko dituzte. Hiru urteko epea jarri diote proiektuari; izan ere 2015. urtean mota honetako ibilgailuak errepidetik ikusi ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Google bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan