Gizartea -

Neurria

Frantziak kanporatu egingo ditu 'Islamaren izenean' mehatxu direnak

Barne ministroak gogor kritikatu ditu "Errepublikaren legeak eta balioak" errespetatzen ez dituztenak.

Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. EFE
Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. EFE
Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak "kanporatu" egingo ditu "Islamaren izenean" ordena publikoarentzat mehatxu larria direnak eta "Errepublikaren legeak eta balioak" errespetatzen ez dituztenak, Manuel Valls Barne ministroak aurreratu duenez.

"Gorrotoaren predikariek, obskurantismoaren zaleek, integristek, gure balioei eta erakundeei eraso nahi dietenek eta emakumezkoen eskubideak ezeztatzen dituztenek, horiek guztiek ez dute lekurik Errepublikan", nabarmendu du.

Dena dela, txalotu egin du "Frantziako musulmanek erakutsitako heldutasuna", aldizkari batek Mahomaren karikaturak publikatu eta gero ez zutelako istilurik sortu.

"Islama ez da arrazakeria eta fundamentalismoa", adierazi du Vallsek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea