Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Abisua haizeagatik, terrorismoaren biktimen biltzarra Gasteizen eta zigorren baliozkotzea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Haizearen ondorioz apurtutako arbola bat, Bilbon. EFE
Haizearen ondorioz apurtutako arbola bat, Bilbon.
Haizearen ondorioz apurtutako arbola bat, Bilbon. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abisu horia haizeagatik: Arabako eta Bizkaiko haizeguneak abisu horipean izango dira gaur, ufada gogorrak espero baitira. Abisua gauean sartuko da indarrean, 21:00etan eta gauerdira arte egongo da aktibo. Hego/hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan. Asteazkenean abisua alerta laranja bilakatuko da, eta lurralde osoan egongo da indarrean. 

- Terrorismoaren biktimen nazioarteko biltzarra Gasteizen: Maider Etxebarria Arabako hiriburuko alkateak goizean inauguratuko du Terrorismoaren Biktimen NBEren nazioarteko biltzarra; mundu zabaleko 300 gonbidatu espero dira. Hitzaldiak arratsaldean abiatuko dira. Gaurkoan honakoek hartuko dute hitza: Vladimir Voronkov NBEren Terrorismoaren kontrako Bulegoaren idazkari nagusiordeak, Imanol Pradales lehendakariak eta Espainiako Barne eta Atzerri gaietako ministroek.

- Zigorren baliozkotzea: Senatuko osoko bilkurak ETAko (desegindako eta desagertutako erakunde armatua) 44 preso aske geratzea azkartuko ei duen lege erreforma bozkatu behar zuen gaur, baina PPk gai ordenetik kendu du auzia. Bozketa atzeratzeak ez du, ordea, erreforma onartzea saihestuko. Izan ere, Kongresuak aho batez onartu zuen lege aldaketa, eta Senatuko izapidetzean ere ez zaio helegiterik aurkeztu. Erreformak Europan du jatorria; Europar Batasunak ebatzi zuen preso batek ezin duela kondena bera bete bi herrialdetan, baina Mariano Rajoyren Gobernuak salbuespen bat onartu zuen 2014an, euskal preso horiekin irizpide hori saihesteko. Orain, baina, erreformaren kontra azaldu dira PP eta Vox, onartzean "akatsa" egin zutela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Politika Zer gertatu da Bizkaian? Araba Alerta meteorologikoak Presoak bideoak ETA NBE albisteak Alderdi politikoak albisteak Eguraldia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Senatua Espainia