Gizartea -

Psikiatria Kongresua, Bilbon

Krisi ekonomikoa, nork bere burua hiltzen saiatzeko arrazoi nagusia

Munduko Osasun Erakundearen arabera, urtean milioi bat pertsonak baino gehiagok egiten dute bere buruaz beste munduan, eta heriotzen eragileetan hirugarrena da, 15 eta 44 urte bitarteko pertsonengan.

Bikote batek bere buruaz beste egin du arazo ekonomikoengatik

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi ekonomikoa nork bere buruaz beste egiteko arrazoi nagusia da, Bilbon egin duten XVI Psikiatria Kongresuan azaldu dutenaren arabera. Krisiaren atzetik, bikotekidearekin eta familiarekin arazoak izatea dira eragile nagusiak.

Munduko Osasun Erakundearen arabera, urtean milioi bat pertsonak baino gehiagok egiten dute bere buruaz beste mundu osoan, eta heriotzen eragileetan hirugarrena da, 15 eta 44 urte bitarteko pertsonengan.

Arduradunek azaldu dutenez, eragile nagusiak ezagutzen badira "arriskuan dauden pertsonekin lan egiteko programa bereziak prestatu daitezke".

Txostenaren ondorioen arabera, arazo ekonomikoek kasuen % 32,5 eragiten dituzte, bikotekidearekiko arazoek % 25,8, familiarekiko arazoek % 11,2, aurretik izandako arazo psikiatrikoek % 19,1 eta gaixotasun medikoek % 3,37.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea