Gizartea -
Euritea
Hamar lagun hil dira jada euriteen ondorioz
Hamar dira jada atzo Murtzian eta Andaluzian izandako euriteak eragindako heriotzak. Dena den, kopuru hori handiagoa izan daiteke, oraindik bi pertsona baitaude desagertuta
Erredakzioa
UMEren langileek gizon baten gorpua aurkitu dute larunbat goizean El Esparragaleko (Murtzia) urtegian. Dirudienez, atzo hilik aurkitu zuten 9 urteko umearen aitona izan daiteke, hura ere desagertua baitago atzo izandako euriteen ondorioz.
Hildako horrekin hamar dira jada atzo Murtzian eta Andaluzian izandako euriteak eragindako heriotzak. Dena den, kopuru hori handiagoa izan daiteke, oraindik bi pertsona baitaude desagertuta: bat Alorako (Malaga) Guadalhorce haranean eta bestea Verako (Almeria) Puebla Laguna inguruan.
Horrez gain, bart Lorcan desagertu zen emakumearen gorpua aurkitu dute goizean, Larrialdietarako Zerbitzuek adierazi dutenez.
50 urteko emakumea, La Torrecilla herriko bizilaguna, 08:15ean hilik aurkitu dute bere ibilgailuan Los Olivos inguruan.
Zortzi desagertutako
Era honetan, ostiralean penintsulako hegoaldean jasandako euriteen ondorioz, hamar dira jada euriteen ondorioz hildako lagunak. Murtzian lau, horien artean 9 urteko neska bat. Beste lauak Andaluzian hil dira, Malagako eta Almeriako probintzietan.
Bestalde, desagertutako zortzi pertsona (horietatik bost Maladako hiriburuan eta beste hiru Almeriakoan) azkenean, osasuntsu aurkitu dituzte. Helikoptero bateko gidaria zauritu da Malagarako bidean gidatzen zihoala, Gobernuak Andaluzian duen Ordezkariordetzak jakitera eman duenez.
Malagan gehien kaltetu diren guneetan ehun litro metro karratuko izan dira, eta 300 familiek euren etxeak utzi behar izan dituzte.
Alerta laranja
Andaluziako Gobernuak Larrialdietako Behin-Behineko plana aktibatu du, 2. mailan eta alerta gorria Malagan, Granadan eta Almenian.
350 militar
Larrialdietako militarren Unitateak 350 militar eraman ditu Antequera eta Alora Malagako guneetara, baita Murtziako beste 100 herritara ere, uholdeen aurrean neurriak hartzeko ekimenetan parte hartzeko.