Gizartea -
Eraso saiakera batengatik
Bizkaian atxilotutako lau lagunen etxebizitzak miatu dituzte
Guardia Zibilak ezustean harrapatu ditu lau lagunak, Basaurin kokatutako errepikagailu baten aurka eraso egiteko asmoa zutenean. Guardia Zibilak hainbat kaxa atera ditu hauen etxeetatik.
Erredakzioa
Larunbat gauean Bizkaian atxilotutako lau lagunen etxebizitzak maiatu ditu igande arratsalde honetan Guardia Zibilak, terrorismoaren aurkako iturriek jakitera eman dutenez.
Guardia Zibilak ezustean harrapatu zituen lau lagunak, Mikel Deunako auzoan (Basauri) kokatutako errepikagailu baten aurka eraso egiteko asmoa zutenean. Miaketa atxiloketen aurrean egin dute eta hura amaitu ostean, Guardia Zibilak hainbat kaxa atera ditu hauen etxeetatik.
Bestalde, atxilotuen egoeragatik bere kezka azaldu du ezker abertzaleak.