Gizartea -

Aitzindariak

Euskadiko lehen ebakuntza fetala egin dute Gurutzetako Ospitalean

Umekiek plazenta berbera konpartitzen zuten eta horrelako kasuetan batak besteari odol ugari ematen dio. Ebakuntzarako fetoskopia izeneko teknika erabili dute.

Ebakuntza egin duten Gurutzetako medikuak, gurasoak eta umeak. Argazkia: EITB
Ebakuntza egin duten Gurutzetako medikuak, gurasoak eta umeak. Argazkia: EITB
Mikel eta Jakes, Euskadin egindako lehen ebakuntza fetaleko protagonistak

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko lehen ebakuntza fetala egin dute, Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo). Ebakuntza horri esker, gaixotasun "larria" sendatu diote anaiarekin plazenta konpartitzen zuen umeki bati. Horretarako, likido amniotikoan kamera txiki bat sartu eta laser batekin odol hodiak erretzen dituen fetoskopia izeneko teknika bat erabili dute.

Nerea Maiz Gurutzetako Ospitaleko ginekologoak eta bere taldeak joan den uztailaren 31n egin zuten ebakuntza. Hamasei asteko zegoen ama, eta umekiek elkarri odol gehiegi ematen zioten. Ebakuntza egin ezean, bietako bat edo biak hiltzeko arriskuan ziren.

Medikuek azaldu dutenaren arabera, transfusio fetaleko sindromea diagnostikatu zieten umekiei. Hau da, umekiek plazenta berbera konpartitzen zuten, eta horrelako kasuetan batak besteari odol ugari ematen dio. Hori dela eta, bietako bat ito egin daiteke hainbeste odol hartuta. Urtean 15 kasu gertatzen dira, eta, orain arte, Bartzelonara, Madrilera eta Andaluziara bidaltzen zituzten ebakuntza egitera.

Ebakuntza Gurutzetako Terapia Fetalaren Unitateari esker egin da, medikuntza fetalean, pediatrian, neonatologian, hematologian eta genetikan espezializatutako medikuek osatu duten taldeari esker, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea