Gizartea -

San Jose Artesano egoitza

Loiuko adingabekoen zentroaren egoera 'jasanezina' salatu du ELAk

Langileen lan karga gehiegizkoa dela salatu du zentroko langile batzordeak, eta azken asteetan hiru eraso gertatu direla ohartarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk eta adingabe atzerritarren arretarako Zabaloetxeko egoitzako langile batzordeak langile falta dela-eta lantokian egoera "jasanezina" bizi dutela salatu dute; izan ere, azken asteetan zuzendaritzak lau lagun kaleratu dituela adierazi dute.

Zentroko zuzendaritzak Aldundiak ezarritako hezitzaile ratioen inguruan finkatutako araudia ez duela betetzen salatu dute. Era honetan, hezitzaile bakoitzak lau adingabe zaindu beharko lituzke, baina "16 ere zaintzea egokitu zaie".

"Langile faltak adingabekoei eskaini beharreko arreta gutxitzea dakar", eta ildo honetan, azken asteetan hiru eraso gertatu direla ohartarazi dute.

ELAk esan duenaren arabera, "egoera jasanezina" da, eta lan kargak zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna gutxitzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea