Gizartea -
Goidi
Espainiako Gobernuak eta Generalitateak 2.600 milioiko inbertsioa aurreikusi dute azpiegiturak konpontzeko
Administrazioak errepideak eta trenbideak lehengoratzeko lanean ari dira.
Agentziak | EITB Media
Espainiako Gobernuak eta Valentziako Generalitateak, behin-behineko lehen kalkulu bat eginda, 2.600 milioi eurotan kuantifikatu dute Valentzian uholdeek kaltetutako eremua lehengoratzeko behar den inbertsioa, eta plan orokor bat hitzartu dute, mugikortasuna errazteko eta probintziako oinarrizko azpiegiturak berreskuratzeko.
Azpiegituren Berehalako Erantzuneko Taldearen lehen bileran, bi lantalde eratzea adostu dute, lanetan aurrera egiteko eta koordinazioa hobetzeko, baita garraio-plan bat ere, alternatiba bat emateko Valentzia inguruan sartzeko eta irteteko bide nagusiak berrezarri arte.
Administrazioak dagoeneko ari dira lanak egiten, errepide eta trenbideetan. Oscar Puente ministroak obrek izan duten erritmo ona azpimarratu du, eta Valentziako kontseilariak ere horixe goraipatu egin du.