Gizartea -
Gertakaria
Miñaoko enpresa bat jendez hustu dute oxigeno gehiegi zegoelako
Suhiltzaileek eraikina aireztatu dute eta airearen kalitatea egokia zela egiaztatu ondoren, beharginak normaltasunez itzuli dira lanera.
Erredakzioa
Gasteizko suhiltzaileek jendez hustu zuten atzo Miñaoko Teknologia Parkean dagoen enpresa bat, alarmak oxigeno gehiegi zegoela ohartarazi zuelako.
Agiri batean jakinarazi dutenez, 16:30 aldera jaso zuten suhiltzaileek abisua. Ziurrenik erreakzio kimiko batek eraginda, oxigeno gehiegi pilatu zen bulegoetan eta laborategian, Albert Einstein kaleko 48.ean.
Eraikina jendez hustu eta gero, suhiltzaileek eraikinaren mantenuaz arduratzen den langilearekin hitz egin zuten. Alarmak jo zuen lekuan azidoekin eta baseekin egiten omen dute lan, eta jo zuen momentuan naftalenoa zerabilten.
Suhiltzaileek eraikina aireztatu zuten eta airearen kalitatea egokia zela egiaztatu ondoren, beharginak normaltasunez itzuli ziren lanera.
Gasteizko suhiltzaileek jendez hustu zuten atzo Miñaoko Teknologia Parkean dagoen enpresa bat, alarmak oxigeno gehiegi zegoela ohartarazi zuelako.Agiri batean jakinarazi dutenez, 16:30 aldera jaso zuten suhiltzaileek abisua. Ziurrenik erreakzio kimiko batek eraginda, oxigeno gehiegi pilatu zen bulegoetan eta laborategian, Albert Einstein kaleko 48.ean.Eraikina jendez hustu eta gero, suhiltzaileek eraikinaren mantenuaz arduratzen den langilearekin hitz egin zuten. Alarmak jo zuen lekuan azidoekin eta baseekin egiten omen dute lan, eta jo zuen momentuan naftalenoa zerabilten.Suhiltzaileek eraikina aireztatu zuten eta airearen kalitatea egokia zela egiaztatu ondoren, beharginak normaltasunez itzuli ziren lanera.