Gizartea -

Bahitzaileak atxilotu dituzte

Gizon bat bahitu eta 5.000 euroko erreskatea eskatu dute Gasteizen

Behin delituaren berri izan zuenean, Ertzaintzak erasotzaileak identifikatzeko ikerketa jarri zuen martxan. Modu horretan, agenteek biktima autoan bahituta izan zuten bi lagunak atxilotzea lortu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 eta 38 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, beste gizon bat bahitu eta berarengatik 5.000 euro eskatu ostean, Herrizaingo Sailak azaldu duenez.

Gertakaria irailaren 16an izan zen, biktima Santa Luzia auzotik zihoanean. Momentu horretan bi gizon hurbildu eta Polizia-agenteak zirela azaldu zioten. Jarraian auto batera eraman eta aurpegia estali eta ihesaldiari ekin zioten.

Giltzaperatuta

Hura eta haren familia mehatxatuta, neska-lagunari deitu eta etxean zuten diru guztia bertara joango zitzaizkion bi agenteei emateko eskatu zion bahituak.

Jarraian, beste bi gizon agertu ziren etxebizitzara, eta Polizia-agenteak zirela esan ostean emakumea gela batean giltzaperatu zuten. Bitartean 5.000 euro eskudirutan eta 500 euroko balioa zeukaten bitxiak lapurtu zizkioten.

Mehatxu gehiago

Dena harrapatu ostean, lapurrek bahitzaileak ohartarazi zituzten, eta horiek Agurain inguruan askatu zuten biktima. Poliziari zerbait esanez gero bere kontra egingo zutela ohartarazi zioten berriz ere.

Behin delituaren berri izan zuenean, Ertzaintzak erasotzaileak identifikatzeko ikerketa jarri zuen martxan. Modu horretan, agenteek biktima autoan bahituta izan zuten bi lagunak atxilotzea lortu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea