Gizartea -

Bizkaia

Iturriko urik ez edateko gomendatu dute Erandion, Zamudion eta Loiun, tuberia bat hautsi ostean

Aurreikusi dutenaren arabera, laster konponduko dute matxura, baina oraingoz iturriko urik ez edateko aholkatu diete bizilagunei.

Iturriko ura.
Iturriko ura.
Ur Patzuergoak laginak jaso ditu Erandion, Loiun eta Zamudion, eta ura ez hartzeko gomendioari eutsi dio

0:37

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Erandioko, Zamudioko eta Loiuko bizilagunei gomendatu die ez dezatela iturriko urik edan, sare nagusiko tuberia baten matxura konpondu arte.

Tuberia hautsi ostean, ura uhertuta atera da iturritik. Hori dela eta, bestelakorik esan arte, urik ez edateko aholkatu diete.

Aurreikusi dutenaren arabera, laster konponduko dute matxura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak