Gizartea -
Osasuna
Bengoak murrizketen ondorioak neurtzeko txostena eskatu du
Osasun sailburuak esan duenez, Jaurlaritzak "koordainketa kontzeptua” eta etorkinak artatzeko mugak errefusatu ditu, sistemaren egonkortasuna bermatzeko irtenbidea ez direlako.
Erredakzioa
Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak "ikerketa independente bat" eskatu du asteazken honetan, Osasun arloko murrizketek herritarren osasunean izandako ondorioak aztertzeko.
Osasunaren Lurralde Arteko Batzordean parte hartu baino lehen egin ditu adierazpen horiek Bengoak. Besteak beste, osasun sistemaren zerbitzuen oinarrizko saila gaurkotzeko erakundea sortzeari buruzko eztabaida izan dute bertan.
Bengoak azaldu duenez, Jaurlaritzak "koordainketa kontzeptua" eta etorkinak artatzeko mugak errefusatu ditu, sistemaren egonkortasuna bermatzeko irtenbidea ez direlako.
Halaber, bilerako beste puntu batzuk aipatu ditu, besteak beste, Bioetika Batzordea. Hori sortzea garrantzitsua da, horren ustez, zelula amen eta abortuaren gainean etorkizunean egingo diren legeen inguruan pentsatzeko "nolabaiteko oreka" izateko.
Azkeneko lurralde arteko batzordeetan osasunari buruz hitz egin ez izana kritikatu du Bengoak, Osasun Ministerioak "osasunari buruz" hitz egin behar du, azaldu du. "Ezinezkoa da lau urtetan murrizketez soilik aritzea" nabarmendu du.
Hala eta guztiz ere, krisia kontuan hartuta, sistemaren egonkortasuna babestu beharra dagoela gaineratu du.
Paperik gabeko etorkinentzako hitzarmenek ez dituzte medikamentuak hartuko Paperik gabeko etorkinek hitzarmenetan izenpetu ahal dezakete osasun arreta jaso ahal izateko, baina horrek urtean 710,40 eta 1.864 kontraprestazio ekonomikoa ekarriko die, 65 urte baino gehiago edo gutxiago izatearen arabera, baina ez dituzte medikamentuak hartuko.