Gizartea -

A25

Milaka emakumek ahotsak altxatu eta kalean ohartarazi dute: "ez bazarete konponbidea, arazoa zarete"

Milaka lagun atera dira kalera Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean. Aldarrikapenak eta mobilizazioak izan dira nonahi, jarrera matxistak salatu eta emakumeen eta nesken kontrako eraso oro gaitzesteko.

Bilboko mobilizazioa. Argazkia: EFE
Bilboko mobilizazioa. Argazkia: EFE
Milaka lagunek indarkeria matxistaren eta borroka feministaren aldeko aldarria egin dute Euskal Herrian

0:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroak 25 dituen honetan, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, azken urteotan bezala, aldarrikapenak eta mobilizazioak izan dira nonahi, jarrera matxistak salatu eta emakumeen eta nesken kontrako eraso oro gaitzesteko. Aurten, gainera, 25 urte bete dira Nazio Batuen Erakundeak egun hau izendatu zuenetik.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak gizonen arduran jarri du azpimarra. "Ez bazarete konponbidea, arazoa zarete" leloa izan da gaurko mobilizazio guztien buru. Azpimarratu dutenez, baziren nahiko motibo aurten ere kalera ateratzeko: "Gure egunerokoan erabat normalizatuak ditugu erasoak, bortxaketak, beldurra eta erailketak", sare sozialetan eta espazio birtualean matxismoak hartu dituen "forma berriak" ahaztu gabe.

Marea feminista Bilboko kaleetan barrena
Marea feminista Bilboko kaleetan barrena
Marea feminista Bilboko kaleetan barrena

0:41

Manifestaziorik jendetsuena Bizkaiko hiriburukoa izan da. Bertan, milaka pertsonak —gehienak, emakumeak— manifestazioa egin dute gaur arratsaldean, autodefentsa feminista aldarrikatzeko eta indarkeria matxista salatzeko.

Manifestazioa arratsaldeko zazpiak pasata abiatu da Jesusen Bihotza plazatik, 'Bortxaketa kulturaren konplizeak zarete' zioen pankarta baten atzean.

Kale Nagusian barrena, manifestariek 'Erasorik ez, erantzunik gabe!'. 'Erasoen aurka, ekintza zuzena' eta 'Kaleak, gauak gureak dira', oihukatu dute, autodefentsa eta borroka feministaren alde.

Manifestari batzuek bandera moreak eta egunari buruzko kartelak zeramatzaten. Emakume talde batek aurpegiak maskara zuriz estali ditu, "ez dauden" feminizidioen biktimen izenean, eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen izenak eta heriotzen datak erakusten zituzten kartelekin atera dira kalera.

Manifestariak aurpegia estalita, Bilbon. Argazkia: EFE

Manifestariak aurpegia estalita, Bilbon. Argazkia: EFE

Batukada erritmoan abiatu da manifestazioa Donostian, eta 'Gora borroka feminista' aldarria errepikatu da, baita 'Emakumeek bakarrik salba ditzakete emakumeak' hitzak ere.

Donostiako Asanblada Feministak deitutako martxak ez du manifestarien aho bateko adostasuna lortu —gehienak, emakumeak—, Gipuzkoa Feministaren kasuan bezala. Horren aldarrikapen nagusietako bat prostituzioa abolitzea da.

Protestaren amaieran, Donostiako Asanblada Feministako bozeramaile batek agiri bat irakurri du, eta komunikabideei aurpegiratu die "indarkeria matxistaren erreprodukzioan ere egiteko garrantzitsua izatea, errua biktimarengan jarriz, solasaldietan zilegitasun osoz iritzia emanez, kasu bakoitzean xehetasun morbosoak azaleratuz...".

Sare sozialak ere aipatu ditu, "mezu faltsuak azkar zabaltzeko, iraintzeko, gorputzak kontrolatzeko" bitarteko gisa. "Indarkeria forma berriak hartzen ari da espazio birtualean, eta espazio horietan ere autodefentsarako tresnak birpentsatu beharko ditugu", ohartarazi dute.

''Lotsak bandoz aldatu'' behar duela aldarrikatu dute Donostian milaka pertsonak
''Lotsak bandoz aldatu'' behar duela aldarrikatu dute Donostian milaka pertsonak
''Lotsak bandoz aldatu'' behar duela aldarrikatu dute Donostian milaka pertsonak

0:42

Gasteizen mila pertsona baino gehiago bildu dira protestan, Mugimendu Feministak deituta. San Anton plazatik abiatu eta Gasteizko erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte, Andre Maria Zuriaren plazaraino.

Mobilizazioaren amaieran, manifestu bat irakurri dute. Bertan, gatazka armatuak dauden lurraldeetan bizi diren emakumeak gogora ekarri dituzte —palestinarrak, kasu—, eta ohartarazi dute sexu-indarkeria areagotu egiten dela gerra eta genozidio garaietan.

Halaber, etxeko lanen eta zaintza-lanen prekarizazioa salatu dute, indarkeria eta sexu-jazarpen kasuak antzematen baitira, eta erakundeei hezkuntzan eta "biktimentzako baliabide erreal eta eragingarrietan" inbertitzeko eskatu zaie.

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako aldarriak Gasteiz zeharkatu du
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako aldarriak Gasteiz zeharkatu du
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako aldarriak Gasteiz zeharkatu du

0:37

Hainbat manifestazio ere egin dituzte Iruñeko kaleetan. Udaletxe plazatik Itaia Iruñerriak deitutako protesta abiatu da, 'Emakume langileok sozialismoa eraiki' lelopean.

Kolektibo horren bozeramaile batek adierazi duenez, "ideia erreakzionarioak eta matxistak areagotzen ari diren testuinguru bat sortzen ari da, eta, aldi berean, indarkeria matxista emakume langilearen egunerokoa dela ikusten dugu".

Gainera, hiru martxa egin dira Txantreatik, Barañaindik eta Alde Zaharretik, eta Iruñeko Gaztelu plazan amaitu. Ondoren, Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformak deitutako manifestazioa atera da.

Milaka pertsonak indarkeria matxista desagertzea eskatu dute Iruñean
Milaka pertsonak indarkeria matxista desagertzea eskatu dute Iruñean
Milaka pertsonak indarkeria matxista desagertzea eskatu dute Iruñean

0:39

Manifestazioak Karlos III.a etorbidea, Merindadeen plaza, Nafarroa Beherea etorbidea, Oliveto kondea, San Inazio, Lizarra kalea, Yangas y Miranda, eta Sarasate pasealekua zeharkatu ditu, eta Gazteluko plazara itzuli da.

Toki horretan, Iratxe alvarez plataformako bozeramaileak komunikabideei adierazi die "ez bazarete konponbidea, arazoa zarete". "Zuzenean eta batez ere gizonak, baina baita komunikabideak, erakundeak eta gizartea oro har, interpelatzen dituen mezua da", erantsi du.

Emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko kalera atera dira ehunka pertsona Baionan
 Emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko kalera atera dira ehunka pertsona Baionan
Emakumeen aurkako indarkeriaren amaiera eskatzeko kalera atera dira ehunka pertsona Baionan

0:37

Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistaren esanetan, "indarkeria matxistarekin amaitzeko beharrezkoa da emakume langileon interesak erdigunean jarriko dituen antolakuntza politiko independentea sustatzea". Indarkeria matxistaren kontra borrokatzera deitzeko, Bilboko Deustuko zubia moztu du antolakundeak goizean.

Bestalde, erakundeek goizean egin dituzte elkarretaratzeak.

Hego Euskal Herriko erakundeak bat eginda, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean
Hego Euskal Herriko erakundeak bat eginda, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean
Hego Euskal Herriko erakundeak bat eginda, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean

0:52

Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariaren esanetan, feminismoa ez da emakumeei soilik zuzendutako mugimendua. Negazionismoaren harira, betiko etsaiek espazio digitala topatu dutela adierazi du.

Emakunde: ''Betiko etsaiek espazio digitala topatu dute, negazionismoa zabaltzeko''
Emakunde: ''Betiko etsaiek espazio digitala topatu dute, negazionismoa zabaltzeko''
Emakunde: ''Betiko etsaiek espazio digitala topatu dute, negazionismoa zabaltzeko''

1:05

Gorantz kasuak, eta gorantz sentsibilizazioa

Urtez urte goraka doaz indarkeria kasuak, EAEn, esaterako, % 8 igo dira emakumeen aurkako indarkeria delituak. Delitu horien artean latzenak dira erailketak; 2003tik 124 dira Euskal Herrian hil dituzten emakumeak. Gainera, emakumeei mina eragiteko (indarkeria bikarioa) 12 haur hil dituzte gizonezkoek Euskal Herrian.

Emakumezkoek egunerokoan jasaten dituzten eraso eta jazarpenak zenbatezinak diren arren, horiek detektatu eta zenbatzeko ahaleginak egiten dira erakundeetatik. EAEn, iaz, 6.513 eraso matxista salatu ziren, horietatik, ia mila, sexu-askatasunaren kontrako delituak.

Nafarroako Osasun Zerbitzuan, bestalde, martxan da Indarkeria Matxisten Hautemate Goiztiarrerako Estrategia. Horrekin, osasun zerbitzu publikoetara jotzen duten 15 urtetik gorako emakume guztiei galdera sinple batzuk egiten zaizkie. Emaitzak esanguratsuak dira: aurten, martxoaren 1etik urriaren 31ra bitartean 820 kasu zenbatu dira, diagnosi-baieztapen eta guzti.

Joan diren bost urteetako batez bestekoa urteko 680 kasukoa zen. Nabarmena da, beraz, igoera. Osasunbideko arduradunen arabera, proiektu hori aplikatzeko egindako ahalegina egon daiteke igoera horren atzean, baita formakuntzan eta sentsibilizazioan egindako ahalegina ere.

15 urteko emakume bat erail dute azken orduetan, Orihuelan (Alacant), lepoan hainbat labankada jasota. Hipotesi guztiak zabalik daude, baina hilketa matxista izan daiteke. Izan ere, 17 urteko mutil bat, biktimaren bikotekide ohia, atxilotu dute hilketarekin zerikusia duelakoan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Manifestazioak gaur Matxismoa gaur Feminismoa gaur