Gizartea -
Vicalvaro aintziran
12 urteko ume baten gorpua aurkitu dute Madrilgo aintzira batean
Poliziak Gabriel Vidrascurena dela uste du, irailaren 24an Vicabalvaroko parketik gertudesagertu zen haurrena. Autopsia ostiralean egingo diote.
Redacción
Madrilgo Udaleko suhiltzaileek adin txikiko baten gorpua erreskatatu dute arratsaldean Vicalvaro aintziran. Biktimaren gorpua deskonposizio egoeran zegoen, eta ezin izan dute identifikatu. Poliziak Gabriel Vidrascu izan daitekeela uste du, izan ere, irailaren 24an desagertu zen alboko parke batean. Bestalde, autopsia egingo diote, heriotzaren zergatiak argitzeko.
Polizia Nazionaleko kideek gorpu bat aurkitu dute goizean Madrilgo Vicalvaro aintziran. Arratsaldean, Madrilgo Udaleko suhiltzaileak tokira gerturatu dira, eta uretan sartu eta igerian gorpua eraman, eta gainazalera atera dute.
Biktimaren gorpua deskonposizio egoeran zegoen eta aintziran hainbat egun zeramatzala uste du Poliziak. Bestalde, gorpua epailearen esku gelditu da.
Polizia Nazionalak ikertuko du auzia, eta irailaren 24an desagertu zen Gabriel Vidrascuren familiarekin harremanetan jarriko dira, gorpua identifikatu dezaten.
Autopsia ostiralean egingo diote Vicalvaroko aintziran aurkitutako gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, ostiralean egingo diote bertan autopsia, eta hildako pertsona zein den eta zergatik hil den jakin ahal izango da, Madrilgo Polizia Zuzendaritza Nagusiak ohar batean jakitera eman duenez.