Gizartea -

Aurkikuntza

Duela 2.000 urteko herri baskoi bat aurkitu dute Aurizberrin

Aranzadi elkarteak jakinarazi duenez, Iturrisa da bere izena eta Estrabonek bere idatzietan aipatzen zuen. Dirudienez, atsedenerako lekua zen.

Aurizberrin garrantzi handiko aurkikuntza egin du Aranzadi elkarteak

00:46

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurizberrin, Nafarroan, garrantzi handiko aurkikuntza egin du Aranzadi Elkarteak. Orain dela 2.000 urte inguruko herri baskoi bat da. Bere izena: Iturrisa, Estrabonek bere idatzietan aipatutakoa.

Dirudienez, atsedenerako lekua zen, Pirinioetako magalean, Bordele eta Astorga arteko bidean.

Herriaren aztarnak ez ezik, bi milario ere aurkitu dituzte, etzanda eta erdi-lurperatuta. Milarioak bi metroko harri handiak ziren eta bidea markatzeko erabiltzen zituzten erromatarrek. Hortaz, itxura guztien arabera, erromatar garaiko galtzada batean zegoen Iturrisa herria.

Aurizberrin, Nafarroan, garrantzi handiko aurkikuntza egin du Aranzadi Elkarteak. Orain dela 2.000 urte inguruko herri baskoi bat da. Bere izena: Iturrisa, Estrabonek bere idatzietan aipatutakoa. Dirudienez, atsedenerako lekua zen, Pirinioetako magalean, Bordele eta Astorga arteko bidean. Herriaren aztarnak ez ezik, bi milario ere aurkitu dituzte, etzanda eta erdi-lurperatuta. Milarioak bi metroko harri handiak ziren eta bidea markatzeko erabiltzen zituzten erromatarrek. Hortaz, itxura guztien arabera, erromatar garaiko galtzada batean zegoen Iturrisa herria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Historia albisteak Aranzadi Zientzia Elkartea