Gizartea -

Atxilotu egin dute

Columbineko imitatzailearen abokatua: '21 urteko gazte normal bat da'

Gazteak 140 kilo lehergai erosi zituen, Balearretako Unibertsitatean eztandarazteko.

Balearetako Unibertsitatean sarraskia egin nahi zuen gaztea. Argazkia: efe
Balearetako Unibertsitatean sarraskia egin nahi zuen gaztea. Argazkia: efe
Balearetako Unibertsitatean sarraskia egin nahi zuen gaztea. Argazkia: efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balearetako Unibertsitatean sarraski bat antolatzea nahi zuen Juan Manuel Moralesen defentsak azterketa psikologiko eta psikiatriko bat egiteko eskatuko du astelehen honetan. Morales ostiralean atxilotu zuten, 140 kilo lehergai jaso zituen momentuan.

EFEri eginiko adierazpenetan, Agustina Alonso abokatuak azpimarratu du bere bezeroak edonolako trastornorik badu, profesionalek soilik zehaztu beharko dutela azterketa "zorrotz" baten bitartez.

"Esan dezakedan gauza bakarra atzo ikusi nuela da (epailearen aurrean eginiko adierazpenenetan), eta 21 urteko mutil gazte bat ikusi nuen, laguntzeko asmoarekin eta nahiko hiztuna. Galdera guztiei erantzun zuen"gaineratu du abokatuak.

140 kilo lehergai

Poliziatik jakinarazi dutenez, gazteak (21 urtekoa) 140 kilo lehergai erosi zituen Interneten, aipatu zentroan eztandarazteko. Hain justu, atzo bertan atxilotu zuten, 10:30ean, lehergaiak jasotzen ari zen unean.

Antza denez, atxilotutakoak egunkari bat zuen, eta, horretan, gizartea oro har eta unibertsitateetako ikasleak bereziki gorrotatzen dituela eta zentroan bonbak leherrarazi nahi zituela adierazi zuen bertan.

Ikerketa duela bost hilabete hasi zuen Poliziak, Interneten Columbineko sarraskiari buruzko adierazpenak atzeman eta gero. Columbinen, bi pertsonak 12 ikasle eta irakasle bat hil zituzten, tiroka, eta atzo atxilotutakoak hiltzaile horiek miretsi egiten zituela idatzi zuen. Are gehiago, janzkera eta musika zaletasun berdinak dituztela esan zuen, eta Balearretako Unibertsitatera gutun bat igorri zuen, mehatxu egiteko.

Gaztea legez kanpoko armak erosten saiatu zen, baina ez zuenez lortu, armak edukitzeko baimena eskatu zuen, legalki erosi ahal izateko, baina ukatu egin zioten.

Agenteak haren atzetik zebiltzan, eta, azkenean, lehergaiak eta bonbak egiteko materiala erosi zituela egiaztatu zuten.

"Bizi asko salbatu dira"

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esanetan, Poliziak "sarraski bat" galarazi du eta "bizi asko" salbatu ditu.

Hori horrela, Fernandez Diazek "zoriondu" egin du Polizia, eta operazioa "bikaina" izan dela iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea