Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Presidenteen Konferentzia eta historiako Gabonik garestienak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

EITB Maratoia 2024
EITB Maratoia 2024
EITB Maratoia 2024

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Maratoia: 2024ko EITB Maratoia da, eta egun handia bizi izan du ostegun honetan, abenduak 13, "Entzun bihotzari" lelopean. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bildu diren 720.700 euroak gaixotasun kardiobaskularrak ikertzera bideratuko dira. Oraindik diru ekarpenak egi daitezke: banku-transferentzia bidez (Caixabank, Laboral Kutxa eta Kutxabank), BIZUM bitartez (33478) eta EITB Maratoiaren webgunean online dohaintza eginda eta 900 840 750 doako telefono zenbakira deituta (abenduaren 13an eta 14an, 11:00etatik 22:00etara).

- Presidenteen Konferentzia: Eusko Jaurlaritzak eta Kanariar Uharteetako Gobernuak bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketa "orekatua, koordinatua, ordenatua eta bidezkoa" planteatuko dute gaurko Presidenteen Konferentzian, eta diru gehiago ematea "ahalegin handiagoa" egiten duten erkidegoeei. Halaber, Espainiako Gobernuari eta gainerako erkidegoei proposatuko diete hiru hilabeteko epean horren inguruko akordioa lortzea gaur egungo presioa gutxitu eta migrazioa kudeatzeko estrategia lasaitasunez landu ahal izateko. Horretarako lege dekretu bat indarrean jartzea eskatuko dute.

- Historiako Gabonik garestienak: Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (ASESCON, gaztelaniazko siglak) historiako Gabonik garestienak izango direla aurtengoak jakinarazi du. Azken asteetan egindako inkesta baten emaitzen arabera, batez beste, 1.081 euro gastatuko ditu Estatuko biztanle bakoitzak eta lehen aldiz, 1.000 euroko langa gaindituko dugu. Gastu horren zatirik handiena oparietan joango da ASESCONen arabera (427,79 €). Alabaina, gastu honen igoera, hein handi batean, otorduetan gastatuko denaren (286,98 €) ondorio izango da. Izan ere, erosketa saskia etengabe igotzen aritu da azken aste eta hilabeteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Katalunia albisteak Politika albisteak Migrazioaren albisteak Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Espainiako Gobernua albisteak Telebista publikoa berriak Gaixotasunak Gabonak Olentzero 2023 Gizartea Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Madril gaur Medikuntza albisteak Kontsumitzaileen eskubideak EITB Galizia albisteak Kantabria azken ordukoa Kanariak azken ordukoa Asturias Valentzia gaur Erosketa saskia Ongizate sozialari buruzko albisteak Zer gertatu da Aragoin?