Gizartea -

Istripua

Bi txirrindulari zauritu dira Berriogoitin

Bi txirrindulariak erori egin dira Berriogoitin (Nafarroa) eta ospitalera eraman dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 eta 50 urteko bi txirrindulari zauritu dira Berriogoitin izan duten istripu batean. Txirrindulariak NA-4100 errepidean (Aitzoain-Lizaso) erori dira Nafarroako Gobernuak ohar batean adierazi duenez

Istripua 08:39ean gertatu eta biak ospitalera eraman dituzte; garuneko kommozioarekin eta bizkarreko minarekin bat eta lepauztaiaren husturarekin bestea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea