Gizartea -

OHARTARAZPENA

Osasun alerta ezarri dute Euskadin ere saldu diren El Capellan markako produktuetan listeria aurkitu ostean

Produktu hauek daude susmopean: txorizo iberikoa, txorizo iberiko mina, orein-txorizoa, orein-txorizo mina, basurde-txorizoa, saltxitxoi iberikoa, orein-saltxitxoia, patata-txorizo iberikoa, odolki iberikoa, patata-odolki iberikoa, txorizo-odolki iberikoa eta patata minezko odolki iberikoa.

El Capellanen produktuak euren webgune korporatiboko publizitate-argazki batean.
El Capellanen produktuak euren webgune korporatiboko publizitate-argazki batean.
El Capellanen produktuak euren webgune korporatiboko publizitate-argazki batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) Andaluziako osasun-agintariek bidalitako alerta-jakinarazpen baten berri eman du, El Capellan markako haragi-produktuetan listeria agertu ostean.

Produktu hauek daude susmopean: txorizo iberikoa, txorizo iberiko mina, orein-txorizoa, orein-txorizo mina, basurde-txorizoa, saltxitxoi iberikoa, orein-saltxitxoia, patata-txorizo iberikoa, odolki iberikoa, patata-odolki iberikoa, txorizo-odolki iberikoa eta patata minezko odolki iberikoa. (46/24 Iraungitze-data 11.05.25 duen sorta; 47/24 Iraungitze-data 18.05.25 duen sorta, eta 48/24 Iraungitze-data 25.05.25 duen sorta).

Informazio horren arabera, Andaluzian, Aragoin, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Madrilen eta Euskal Autonomia Erkidegoan banatu dira produktu horiek.

Autonomia erkidegoetako agintariei jakinarazi zaie jada gertatua Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez, bai eta Osasun Publikoko agintariei ere, kaltetutako produktuak merkaturatze-kanaletatik kendu direla egiazta dezaten eta, hala badagokio, balizko kasuen berri eman dezaten.

Etxean produktu horiek dituzten pertsonei ez kontsumitzea gomendatzen zaie.

Era berean, kaltetutako sortetako produkturen bat kontsumitu eta listeriosiarekin bateragarria den sintomatologia izanez gero (gorakoak, beherakoa edo sukarra), osasun-zentro batera joateko gomendioa eman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak