Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Migratzaileen Nazioarteko Eguna, Balenciaga ontziola eta Goya sarietarako izendapenak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Migratzaileen Nazioarteko Eguna: Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diren atzerritar jatorriko biztanleak 298.422 dira, hau da, biztanle guztien % 13,5. Pertsona horien ia erdia Latinoamerikatik etorri da (% 49,8), eta, ia laurdena Afrikatik. Araba da atzerritik etorritako biztanleriaren ehuneko handiena duen lurraldea, biztanleriaren % 11,2, eta, Gipuzkoaren (% 9,9) eta Bizkaiaren (% 9,5) aurretik.
- Balenciaga ontziola: Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak Balenciaga ontziola hartzekodunen konkurtsoan ofizialki sartzea erabaki du. Administratzaile batek konpainia ikuskatuko du orain. Inbertitzaile baten bila dabiltza ontziola salbatzeko. PKF Attest izango da administratzailea, Sestaoko Naval ontziolaren itxiera kudeatu zuen enpresa bera. Balenciaga ontziolaren hartzekodunek 37 milioi euroko zorra dute, eta orain hilabete dute alegazioak aurkezteko. Ontziolak aurrera jarraitu ahal izateko, zorraren zati bat ordainduko duen inbertitzaile bat agertu beharko litzateke, eta epaileak onartzen duen bideragarritasun egitasmo batekin
- Goya sarietarako izendapenak: Espainiako Zinema Akademiak gaur jakinaraziko ditu 2025eko Goya sarietarako izendapenak. Ondoren, izendatuetako batzuek kazetarien aurrean adierazpenak egingo dituzte. Sari banaketa ekitaldia datorren otsailaren 8an egingo da Granadan, lehen aldiz Madriletik kanpo.