Gizartea -

Gertakaria

Tolosako gazte bat larri zauritu da motor-istripuz, Huescan

32 urteko gizonezkoak turismo bat jo du A-230 errepidean, Castejon de Monegros parean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako (Gipuzkoa) 32 urteko gazte bat larri zauritu da motorrarekin turismo bat jota, Castejon de Monegrosen (Huesca), Espainiako Azpiordezkaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra atzo gertatu zen, A-230 errepideko 52,6 kilometroan. Motor gidaria larri zauritu zen eta helikopteroan eraman zuten Zaragozako Miguel Servet ospitalera.

Turismoko gidaria eta bidaiariak, berriz, onik atera ziren, aipatu iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea