Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Pelicot auziko epaia, zientzialarien aurkako erasoak eta Gaztea Maketa Lehiaketako finala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Gisele Pelicotentzat justizia aldarrikatzen duen pintada bat, Avignonen. Argazkia: EFE
Gisele Pelicotentzat justizia aldarrikatzen duen pintada bat, Avignonen. Argazkia: EFE
Gisele Pelicotentzat justizia aldarrikatzen duen pintada bat, Avignonen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pelicot auziko epaia: Avignongo auzitegiak, Frantziako hego-ekialdean, 09:30etatik aurrera jakinaraziko du Pelicot auziko epaia. Fiskaltzak 650 urte arteko kartzela-zigorra eskatu zuen Gisele Pelicot, 72 urteko biktimaren aurkako bortxaketengatik eta sexu-erasoengatik. Biktima ikur feminista bihurtu da, epaiketa publikoa izatea erabakitzeagatik, "lotsa aldez alda dadin". Eskatutako zigorrik handiena, 20 urtekoa (legeak Frantzian jasotzen duen handiena), 72 urteko Dominique Pelicot senar ohiarentzat da.

- Zientzialarien aurkako erasoak: Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioak (FECYT, gaztelaniazko siglak) eta EHUko Gureiker ikerketa taldeak argitaratu berri duten ikerlanaren arabera, haien jakintzaren berri eman duten zientzialarien % 51k erasoak jaso izan dituzte. Testuinguru horretan, eitb.eus-ek Izortze Santin eta Jone Bilbao EHUko bi ikertzaile eta dibulgatzaileren hausnarketak jaso ditu.

- Gaztea Maketa Lehiaketako finala: Aramu, Malko, Mikosis eta Mirail taldeak lehiatuko dira 2024ko Gaztea Maketa Lehiaketaren final handian. Finala 20:30ean hasiko da Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta, zuzenean, irratiz zein streaming bidez jarraitzeko aukera emango du Gazteak. Aramu izan zen talde bozkatuena Gaztearen webgunean, eta epaimahaiak aukeratu zituen, berriz, Malko, Mirail eta Mikosis. Epaimahaiaren Sariaren irabazleak 5.000 euroko saria eskuratuko du eta 2025eko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak