Gizartea -

Ikerketa

Urtean 200 euro botatzen ditu zaramara EAEko lagun bakoitzak janaritan

Estatuan, beste hiru autonomia erkidegotan bakarrik alferrik galtzen da Euskadin baino janari gehiago. Erosten diren elikagai guztien % 7,7 botatzen dira zaramara, hori ekiditeko modua egonda ere.

Bezero batzuk, supermerkatu batean. Argazkia: EITB
Bezero batzuk, supermerkatu batean. Argazkia: EITB
Bezero batzuk, supermerkatu batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuan, beste hiru autonomia erkidegotan bakarrik alferrik galtzen da Euskadin baino janari gehiago. Erosten diren elikagai guztien % 7,7 botatzen dira zaramara, hori ekiditeko modua egonda ere.

Euskadin zaborretara botatzen diren jatekoen % 48 frutak eta barazkiak dira, eta % 17, haragia eta arraina.

Elikagaiak gaizki kontserbatzea izaten da zaramara botatzeko arrazoi nagusia (% 48), baina planifikazio ezak ere (% 23) eragiten du janaria galtzea.

Andaluzia da zaramara janari gehien botatzen duen erkidegoa (% 10,37), eta Madril (% 8,09), Galizia (% 7,67) eta Valentzia (% 7,05) dira zerrenda horretan hurrengoak. Beste muturrean, Katalunian botatzen dute jaki gutxien (% 6,21).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea