Gizartea -
talde kriminala
Bilbo helmuga zuten 600 kilo kokaina atzeman dituzte Salamancan
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak Iberoamerikatik droga trafikatzen zuen sare kriminal bat desegin dute, eta hiru pertsona atxilotu dituzte Salamancan.
N. B. | EITB MEDIA
Guardia Zibilak eta Ertzaintzak autokarabana bat atzeman zuten abenduaren 20an Robliza de Cojosen (Salamanca), 600 kilo kokainaz beteta. Droga horrek Bilbo eta Kantauri isurialdeko beste toki batzuk zituen helmuga.
"Ergu" izeneko operazioan, Portugal Europar Batasunean droga sartzeko erabiltzen zuen nazioarteko sare bateko hiru kide atxilotu dituzte.
Atxilotuek, Euskadin bizi direnek, gama altuko ibilgailuak erabiltzen zituzten, kargamentuaren segurtasuna bermatzeko. Ondorengo miaketetan, milioi erdi euro baino gehiagoko balioa zuten luxuzko autoak, dirua eta droga manipulatzeko materiala konfiskatu zituzten.
Operatiboak Portugalgo Polizia Judizialaren laguntza izan zuen, eta atxilotuak espetxeratu egin dituzte.