Gizartea -
Bizkaia
Txirrindulari bat larri zauritu da Lemoan, auto batek harrapatuta
Istripua N-240 errepidean gertatu da, 10:20 inguruan. Txirrindularia helikopteroz eraman dute ospitalera.
EITB MEDIA
42 urteko txirrindulari bat larri zauritu da gaur goizean N-240 errepidean, Lemoan (Bizkaia), Bilborako noranzkoan, auto batek harrapatuta. Istripua 10:20an gertatu da, Cementos Lemona enpresaren parean dagoen biribilgunean, Trafiko Sailak jakinarazi duenez.
Zaurien larritasuna dela eta, txirrindularia helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera (Barakaldo).