Gizartea -

Nafarroa

17 urteko adingabe bat intoxikatu da Iruñean, etxebizitza batean izandako sutean

Larrialdi-zerbitzuek beste hiru pertsona artatu dituzte, baina ez dituzte ospitalera eraman behar izan. Suhiltzaileek goizaldeko 02:00ak baino lehentxeago itzali dute sua.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko neska bat intoxikatu da Iruñean, Sangüesa kaleko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastuta.

Larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez, sutea ostiral honetako 1:19etan piztu da, etxebizitza-bloke bateko bosgarren solairuko sukaldean. Emakumea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute eta pronostiko erreserbatua du.

Beste hiru pertsona tokian bertan artatu dituzte. Suhiltzaileek sua itzali dute 1:52rako eta etxebizitza aireztatu dute.

Cordovillako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Iruñeko Udaltzaingoa bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak