Gizartea -

Lan istripua

Nafarroako bi enpresari zigortu dituzte langile baten heriotzarengatik

Istripua 2006an gertatu zen, Buztintxurin, eta bi enpresariei bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko zigor-arloko 1. epaitegiak Juan Carlos H. (Alvecon S.L. enpresako ordezkaria) eta A. Seminario (URPASA UTE) zigortu ditu, arduragabekeria larriaz jokatzeagatik lesioak eta hilketa egotzita. Bakoitzari bederatzi hilabeteko zigorra eta egunero 6 euro ordaintzeko betebeharra ezarri diete.

2006ko irailaren 7an Buztintxurin gertatu zen lan istripua. Ramiro Edgar M.J. etxebizitza bateko aurrealdean lanean ari zela plataformatik erori eta hil egin zen. Gainera, bere semea, Jonathan M.C., zauritu egin zen.

URPASA UTEk azpikontratatutako enpresa baten jabe zen hildakoa. Bestalde, Alvecon S.L. enpresak aldamio bat jarri behar zuen, baina URPASAk ez zuen fabrikatzaileak agindu bezala jarri, eta istripua izan zuten gizonezkoak eta haren semeak jarri zuten, horretarako beharrezko formaziorik ez zuten arren.

Ramiro Edgar M.J. unean bertan hil zen eta semeak zauri larriak izan zituen; 544 eguneko tratamendua behar izan du eta egun oraindik ondorioak pairatzen ditu.

Bi aldeak ados gelditu dira ebazpenarekin. Bi enpresariei bederatzi hilabeteko espetxe zigorra jarri diete arduragabekeriako hilketagatik eta beste hilabete eta erdiko zigorra zauri larriengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea