Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Garraioa doan Araban 12 urtetik beherakoentzat, bilkura hilketa matxistaren aurka eta BSH
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Garraioa doan Araban 12 urtetik beherakoentzat: Araba izango da EAEn lehena 12 urtez azpiko haurrek garraio publikoan doan bidaiatzeko aukera emango duena. Hurrengo asteetan Bizkaira eta Gipuzkoara ere zabalduko da neurria. Hala ere, itxura guztien arabera, otsailaren hasierara arte ez da neurria indarrean sartuko bi lurraldeotan.
- Bilkurak hilketa matxistaren kontra: Barakaldon (Bizkaia) izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Bizkaiko udalerrian, Argitan taldeak deituta. Gainera, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere bilkurak deitu ditu Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak. Gizon matxista batek 84 urteko ama hil zuen ostiralean.
- BSH: Gabonetako geldialdiaren ostean, Ezkirotzeko BSH lantegiko 655 beharginak lanera bueltatuko dira asteartean. Ziurgabetasun erabatekoan hasiko dira jardunean, zuzendaritzak itxiera iragarri baitu. Lan batzordeak hala eskatuta, Ezkirotzeko lantegiko zuzendaritza azalpenak emango dizkie beharginei, baina ez dute xehetasun askorik espero, Nafarroako zuzendaritza "shock" egoeran dagoela salatu baitute sindikatuek.