Gizartea -
ATXILOKETA AGINDUA
Gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, Interpolek eskatuta, eraso sexual batengatik kondenatua izan ostean
11 urte eta hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, alabaordea erasotzeagatik biktimak 12 urte zituenean.
Agentziak | EITB MEDIA
Polizia Nazionalak Brasilgo gizonezko bat atxilotu du Iruñean. Interpol bere atzetik zebilen, nazioarteko atxiloketa agindua zuen, eraso sexual batengatik.
11 urte eta hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote atxilotuari, alabaordea erasotzeagatik biktimak 12 urte zituenean, 2007 eta 2009 urte bitartean. Horrela jakinarazi du Polizia Nazionalak.
Nazioarteko kooperaziorako Polizien arteko mekanismoen bitartez, Polizia Judizialaren Lurralde Brigadak jakin zuen Brasilgo agintari judizialek ohar gorri bat jarri zutela. Atxiloketa egitea eskatzen zuten, eta gero estradizioa bideratzea.
Behin atxilotuta, gizonezkoa Auzitegi Nazionaleko 6. epaitegiaren esku jarri dute, estradizioa egiteko asmoz.