Gizartea -
TRAFIKOA
Astelehenean abiatuko du Donostiak emisio gutxiko eremuetako kontrola neurtuko duen informazio prozesua
Martxoaren 14ra arte ez dute isunik jarriko. Ordurako guztiz bukatuta egongo da emisio gutxiko eremuen lehen fasea. Bitartean, baimenik gabe eremu horietara sartzen diren ibilgailuek arau-haustearen oharztarapena jasoko dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Donostiako Udalak emisio gutxiko eremuetako kontrola neurtuko duen informazio prozesua abiatuko du datorren astelehenean, hilaren 13an. Horrela, hurrengo bi hilabeteetan eremu horietara sartzen diren ibilgailuek arau-haustearen oharztarapena jasoko dute, baina ez dute isunik ordainduko.
Izan ere, martxoaren 14tik aurrera hasiko dira isunak jartzen, hau da, emisio gutxiko eremuen lehen fasea guztiz bukatuta dagoenean, Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Bitartean, baimenik gabe eremu horietara sartzen diren ibilgailuek arau-haustearen oharztarapena soilik jasoko dute.
Lehen fase hori 2025etik 2028ra egongo da indarrean. Esan bezala, ingurumen etiketarik ez duten ibilgailuak ezingo dira eremu horietan sartu, baimen bereziren bat dutenak salbu. 2028tik aurrera, B etiketa dutenei ere eragotziko diete sarbidea, salbuespenak salbuespen.
Informazio guneak
Heritarrei informazioa emateko helburuarekin, bulego bat irekiko dute, eta telefono bidez nahiz Udalaren webgunean ere argituko dira herritarren kezkak.
Arroka plazako 5. zenbakian sei hilabetez egongo da zabalik bulegoa.
Bestalde, Udalaren webgunean kontsulta daiteke zein ibilgailuk duen emisio gutxiko eremuetara sartzeko baimena eta zeinek ez.