Gizartea -

Bizkaia

Gizon gazte bat hil da Barakaldon, seigarren solairu batetik erorita

Done Bikendi auzoan gertatu da ezbeharra, 03:00etan. Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Barakaldoko Done Bikendi auzoan jazo da ezbeharra. Argazkia: EITB MEDIA
Barakaldoko Done Bikendi auzoan jazo da ezbeharra. Argazkia: EITB MEDIA
Barakaldoko Done Bikendi auzoan jazo da ezbeharra. Argazkia: EITB MEDIA

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 bat urteko gizon bat hil da Barakaldon, seigarren pisuko etxebizitza batetik amilduta. Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko hiruretan izan da ezbeharra, Done Bikendi auzoan. Gizon bat seigarren pisu batetik kalera amildu da, eta bertan hil da. 

Ertzaintza, Udaltzaingoa eta osasun zerbitzuko langileak bertaratu dira, baina haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Segizio judiziala aktibatu ondoren, Ertzaintzak gertakarien lekua ikuskatu du. Biktimaren gorpua Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute.

Antza, bizilagunen hitzetan, pisu horretan arazoak eta istiluak egon izan dira azken boladan. Horregatik, Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripua edo homizidioa izan den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak