Gizartea -

Memoria historikoa

Gasteizko San Frantzisko eliza memoria gune izendatuko dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariengatik

Eibar (Errepublika aldarrikatzeagatik), Irungo Bidasoa gaineko etorbideko zubia, Saturrarango espetxea eta San Kristobal gotorlekua ere kategoria horretan sartuko dituzte, Gernikako herrigunearekin batera.

Gasteizko San Frantzisko eliza. Argazkia: EITB MEDIA
Gasteizko San Frantzisko eliza. Argazkia: EITB MEDIA
Gasteizko San Frantzisko eliza. Argazkia: EITB MEDIA

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko San Frantzisko eliza, 1976ko martxoaren 3an bost langile Poliziak tirokatuta hil zituztelako; Eibar, II. Errepublika aldarrikatzen lehena izateagatik; Mutrikuko Saturrarango kartzela, 1938 eta 1944 bitartean frankisten esku egon zen emakumeentzako espetxea; Irungo etorbideko zubia, Bidasoa ibaia zeharkatzen duena; eta San Kristobal gotorlekua, espetxe militar frankista, memoria demokratikorako gune izendatuko ditu aurten Espainiako Gobernuak.

''Kontraesana da sarraskiaren lekua aitortzea eta bitartean gertakarien gaineko zigorgabetasunari eustea''
''Kontraesana da sarraskiaren lekua aitortzea eta bitartean gertakarien gaineko zigorgabetasunari eustea''
''Kontraesana da sarraskiaren lekua aitortzea eta bitartean gertakarien gaineko zigorgabetasunari eustea''

1:00

2025 osorako egitaraua antolatu du Espainiako Gobernuak Francoren heriotzaren 50. urteurrenaren harira, eta memoria gune gehiago izendatzeko aprobetxatuko du aukera. 2022ko Memoria Demokratikoaren Legeak aurreikusten duen kategoria horretan daude jada 20 bat leku, tartean Gernikako herrigunea, eta 30 bat izendatuko dituzte aurten.

Espainiako Estatuaren "memoria demokratikoarentzat garrantzi berezia" duten lekuak edo ekitaldiak identifikatzea eta babestea da helburua.

Horrela, Eibar izendatuko dute memoria gune 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zuen lehena izan zelako, eta Gasteiz ere sartuko dute kategoria horretan, 1976ko martxoaren 3an Poliziak, Zaramaga auzoko San Frantzisko Asiskoaren elizan, langileen asanblada bat desegin zuenean, bost langile tiroka hil zituela oroitzeko.

Besteak beste, Mutrikuko Saturrarango kartzela, San Kristobal gotorlekua eta Irungo etorbideko zubia ere izendatuko dituzte memoria gune. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Martxoak 3 Frankismoa Mutriku Memoria Historikoa Polizia abusuen biktimak