Gizartea -

UNICEF

Espainiako Estatuko haurren % 90ek jasan dute edo jasango dute indarkeria kasuren bat

Unicefek dio haurren aurkako indarkeria dela "haurren eskubideen gaineko urraketa nagusia".

Familia bat kalean. Argazkia: EFE
Familia bat kalean. Argazkia: EFE
Familia bat kalean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko haurren % 90ek jasan dute edo jasango dute indarkeria kasuren bat. Gainera, haurren aurkako indarkeria da "haurren eskubideen gaineko urraketa nagusia", bai familia barruan, bai gatazketan, Gazan gertatzen ari den moduan, Unicef Espainiak adierazi duenez.

Unicefen Espainiako ordezkaritzak haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzko topaketak antolatu ditu Bilbon asteburu honetan, eta gaur hasi dira, Azkuna Zentroan.

"Aukera onena babes ona da" lelopean, tokian tokiko parte-hartze kontseiluetako kide diren 180 haur eta nerabe elkartuko dira Bilbon.

Haurren indarkeriaren arazoaren aurrean proposamenak egitea eta irtenbideak aurkitzea da helburua, Espainiako Estatuko adingabeen % 90i eragiten dion arazoa delako, Lara Contreras Unicef Españaren ordezkariaren hitzetan.

Contrerasen esanetan, "askotan haurrak ez dira eskubide urraketen jabe, horri buruz hitz egiten duten arte", baina "badakite zer irtenbide behar duten eta haiekin nola jokatu behar dugun babestuta daudela ziurtatzeko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak