Gizartea -

SUTEA

Hainbat lagun artatu dituzte Bilbon izandako sute batean kea arnasteagatik

Sua bart piztu da Errekalde auzoko etxebizitza eraikin batean, eta, ondorioz, goiko solairuetako bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte.

Bilbon sutea gertatu den lekua. Argazkia: EITB
Bilbon sutea gertatu den lekua. Argazkia: EITB
Horrela geratu da Bilboko Errekalde auzoan su hartu duen etxebizitza

0:33

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko etxebizitza eraikin bat hustu eta zenbait auzokide artatu behar izan dituzte kea arnastu dutelako bart izan den sute batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua 02:00ak aldera piztu da Errekalde auzoko Artazubidea kaleko bost solairuko etxebizitza eraikin batean. Ondorioz, goiko solairuetako bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte. 

Osasun langileek hainbat bizilagun tokian bertan artatu behar izan dituzte ondoezik sentitu direlako kea arnastu ondoren. Hala ere, ez dute inor ospitaleratu behar izan.

Suhiltzaileek 02:45ak aldera itzali dute sua eta beheko solairuetako auzokideak etxera itzuli ahal izan dira, ez, ordea, laugarren eta bosgarren pisuetako bizilagunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak albisteak