Gizartea -
Gertakaria
Txekor batek hiltegitik ihes egin du eta kaosa eragin du Laudion
Ertzaintzak eskopeta tiro batez hil du animalia. Txekorra hiltegiko bi langileren kontra oldartu da.
Erredakzioa
Txekor batek Laudioko (Araba) hiltegitik ihes egin du gaur goizean eta kaosa eragin du herriko kaleetan. Ertzaintzak eskopeta tiro batez hil aurretik, txekorra hiltegiko langileen eta udaltzainen kontra oldartu da.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, goizeko zazpiak aldera izan da gertakaria. Txekorra udaletxeko plazara joan da eta bertan zebilen jendearen kontra jo du.
Ertzaintza eta Udaltzaingoa, hiltegiko langileekin elkarlanean, aritu dira ihes egin duen animalia geldiarazteko lanean, baina azkenean Ertzaintzak tiroz hil du txekorra, anbulatorio parean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea