Gizartea -

TRAFIKOA

N-634 errepidea itxiko dute Zumaia eta Getaria artean astearte honetan, lanak egiten ari dira eta

Zumaia eta Getaria arteko bidea erabat itxita egongo da 09:00etatik 14:00etara bitartean, egonkortze lanak direla eta. 14:00etatik aurrera, ordea, errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarriko dute.

N-634 errepidea, Getaria eta Zumaia artean. Iturria: Google Maps
N-634 errepidea, Getaria eta Zumaia artean
N-634 errepidea, Getaria eta Zumaia artean. Iturria: Google Maps

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea erabat itxiko dute astearte honetan, hainbat orduz, egonkortze lanak egiteko.

Gauzak horrela, errepidea itxita izango da 09:00etatik 14:00etara, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Bien bitartean, trafikoa GI-3760, GI-2633 eta GI-3162 errepideetatik bideratuko dute.

14:00etatik aurrera, ordea, errei bat zabaldu eta txandakako zirkulazioa ezarriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko titularrak Zumaia albisteak Albisteak 634 errepide nazionala Getaria