Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Noaingo eztanda, Mario Lopezen aurkako epaiketa eta Burro Canagliako sutea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Gas leherketaren ondorioak Noainen. Argazkia: EFE
Gas leherketaren ondorioak Noainen
Gas leherketaren ondorioak Noainen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Noaingo eztanda: Atzo arratsaldean Noainen (Nafarroa) gas ihes baten ondoren gertatutako leherketa handi baten ostean, zazpi pertsonak ospitalean jarraitzen dute eta beste 250ek —, 30 atari eta 100 etxebizitza inguru— euren etxetik kanpo igaro dute gaua. Guztira, bederatzi pertsona zauritu ziren ezbeharrean, zazpi gaixo Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten eta horietako bi larri daude ZIUn (22 urteko gizon bat eta 13 urteko adingabe bat). Foruzaingoa eta Guardia Zibila gertaturikoa ikertzen ari dira.

- Mario Lopezen aurkako epaiketa: Bizkaiko Auzitegian gaur ekingo diote Mario Lopez Gernikako saskibaloi taldeko entrenatzaile ohia epaitzeari, 1998 eta 2001 artean adingabe bati sexu-eraso jarraitua egitea egotzita. Fiskalak 14 urteko espetxe-zigorra eskatu du Lopezentzat; akusazio partikularrak, berriz, 18 urtekoa. Hiru egun iraungo du Bizkaiko Lurralde Auzitegian egingo duten epaiketak, eta lehenengo egunerako mobilizazioa deitu du Gernikako mugimendu feministak, salatutako erasoak gaitzetsi eta biktimari babesa emateko.

- Burro Canagliako sutea: Madrilgo 46. Instrukzio epailearen aurrean deklaratuko du gaur Becerra kaleko Burro Canaglia jatetxeko jabeak, ikertu gisa, 2023ko apirilean bertan izandako suteagatik. Hiru pertsona hil ziren Madrilgo sute horretan, bi euskal herritar tartean. Hildakoetako bat Getxoko erizain bat zen. Bilboko Zorrotzaurre IMQ ospitalean egiten zuen lan, baina egun batzuk pasatzen zegoen Madrilen. Beste euskal emakume bat larri zauritu zuen suak, eta maiatzean zendu zen, Zainketa Intentsiboen Unitatean hiru aste egin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Saskibaloia Indarkeria matxista Gaurko albisteak Nafarroan Suteak albisteak Gernika-Lumo albisteak Epaiketak bideoak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Madrilgo gertakizunak Sua amatatzeko lanen azken ordukoa Lointek Gernika Bizkaia Sexu erasoak Noain albisteak