Gizartea -

SUTEA

Sute batek Iruñeko Planetarioaren kupula eta proiekzio gela suntsitu ditu

Eraikina hutsik zegoen sutea piztu denean, eta ez da inor zauritu.

Iruñeko Planetarioa, gaur goizean. Argazkia: EITB Media
Iruñeko Planetarioa, gaur goizean. Argazkia: EITB Media
Iruñeko Planetarioko kupularen sutea, drone batetik ikusita

0:34

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da, gaur goizean, Iruñeko Planetarioaren eraikinaren barruan eta kalte handiak eragin ditu, besteak beste, kupulan. Sua piztu denean, eraikina hutsik zegoen eta ez da inor zauritu.

SOS Nafarroako larrialdietarako zerbitzuak jakinarazi dtenez, 07:15 aldera piztu da sua, eta handik minutu batzuetara inguruan zegoen herritar batek eman du abisua, eraikinaren kupulari kea zeriola eta.

Suhiltzaileen hainbat dotazio, bi anbulantzia eta Foru Poliziako eta Udaltzaingoko agenteak bertaratu dira, eta azken horiek, hasiera batean, Sancho Ramirez kalea itxi dute ibilgailuak sar ez zitezen. 09:00ak ingururako sutea kontrolpean zuten, eta errepidea atzera berriz zabaldu dute. Halaber, inguruko bizilagunei, badaezdapa, "leihoak ixteko" eskatu diete.

Lehen ikerketen arabera, sua kupularen azpian dagoen proiekzio gelan piztu da, eta kalte handiak eragin ditu.

Bere aldetik, Amparo Lopez Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak baieztatu du eraikinaren goiko aldea oso kaltetuta geratu dela, eta erantsi du perituei dagokiela, orain, gertatutakoaren gaineko argibideak ematea.

Iruñeko Planetarioa zientzia eta teknologiaren hedapenerako zentro bat da. Eraikinaren berezitasunetako bat kupula da; hogei metroko diametroa du, munduko handienetakoa da, eta gaur tximinia erraldoi bilakatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Iruñeko Udala