Gizartea -

SUTEA

Bilboko erdiguneko eraikin bat hustu dute ileapaindegi batean kea sortu dela eta

Gertakaria 06:15ean jazo da Juan de Ajuriagerra kaleko 19.ean. Zorionez, ez da inor zauritu.

Juan de Ajuriagerra kaleko 19.ko ileapaindegitik atera da kea. Argazkia: EITB Media
Juan de Ajuriagerra kaleko 19.ko ileapaindegitik atera da kea.
Juan de Ajuriagerra kaleko 19.ko ileapaindegitik atera da kea. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko erdiguneko etxebizitza eraikin bateko bizilagunak atera dituzte gaur, inguruko ileapaindegi batean kea sortu dela eta. Kea eraikineko hainbat solairutan eta garajean zabaldu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakaria 06:15 zirenean jazo da, Juan de Ajuriagerra kaleko 19. zenbakian. Eremua kea pilatzen ari zela eta, larrialdietara deitu dute, eta badaezpada, zazpi solairuko eraikina hustu. Ez da inor zauritu.

Sutea eraikinaren atariaren ondoan kokatutako ileapaindegi batean piztu da, suhiltzaileek egiaztatu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak