Gizartea -
Indarkeria matxista
Lau urteko kartzela zigorra jarri diote Gasteizen adingabe bati sexu erasoa egin zion gizon bati
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 12na urteko zigorra galdegiten zuten, baina akordio egin dute defentsarekin, zigorra lau urtera murriztuta. Gizon matxistak 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eta ezingo da berarengana hurbildu 14 urtean.
Agentziak | EITB media
Arabako Lurralde Auzitegiak lau urteko kartzela zigorra ezarri dio adin nagusiko gizon bati 2022ko martxoan adingabe bati sexu erasoa egiteagatik.
Epaiketa astearte honetan egin dute Gasteizen. Hasiera batean, Fiskaltzak zein akusazio partikularrak 12 urteko zigorra galdegiten zuten, baina akordio egin dute defentsarekin, eta zigorra lau urtera murriztu.
Espetxe zigorra betetzeaz gain, 20.000 euroko kalte-ordaina eman behar dio biktimari, eta debekatuta izango du berarengana hurbiltzea (200 metro baino gutxiagora) eta berarekin harremanetan jartzea 14 urtez. Behin kartzelatik aterata, zazpi urtez zaintzapeko askatasunean izango da gizona.
Epaia irmoa da eta ezin zaio helegiterik aurkeztu.