Gizartea -

Leherketa Noainen (Nafarroa)

Noaingo alkateak esan du ez dakiela nork eman zien bizilagunei sartzeko baimena bigarren leherketa baino lehen

Bizilagunek ez dute ulertzen nori bururatu ote zitzaion jendeari etxeetara gauzen bila sartzen uztea, egoera benetan kontrolpean ez egon arren. Agintariek adierazi dutenez, ikerketa abiatu dute leherketa zerk eragin zuen argitzeko eta baimen hori nork eman zuen jakiteko.

Suhiltzaileak hondakinen artean, Noainen (Nafarroa). Argazkia: EFE
Suhiltzaileak hondakinen artean, Noainen (Nafarroa).
Suhiltzaileak hondakinen artean, Noainen (Nafarroa). Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sebastian Marco Noaingo alkateak gaur ziurtatu du ez dakiela nork eman zien bizilagunei euren etxeetan sartzeko baimena bigarren leherketa gertatu baino lehen, hori izan zen eztandarik handiena, nahiz eta lehenengoa ere "handia" izan, azaldu duenez. Alkateak azaldu duenez, eztandak bi puntutan jazo ziren, eta hori "arrarotzat" jo du. Gainera, bigarren leherketa "etxebizitza zehatz batean izan zen, eta erabat suntsituta geratu da", zehaztu duenez.

Marcok esan duenez, gertakaria "guztiz ustekabekoa" izan zen, izan ere, zaurituetako bi gas konpainiako langileak izan ziren, "gaia ondo ezagutzen pertsonak, eta, beraz, hartu zuten ezustekoa ikaragarria izan zen. Gertakari bitxia da", errepikatu du.

Adituen ustez ''oso arraroa'' da Noaingoaren moduko leherketa bat gertatzea, eta lasaitasuna eskatzen dute
Adituen ustez ''oso arraroa'' da Noaingoaren moduko leherketa bat gertatzea, eta lasaitasuna eskatzen dute
Adituen ustez ''oso arraroa'' da Noaingoaren moduko leherketa bat gertatzea, eta lasaitasuna eskatzen dute

1:07

Guardia Zibilaren artezilariek, gas-konpainiako teknikariek eta Foruzaingoak kaltetutako pisuak ikuskatu dituzte gaur, gas-leherketak zerk eragin dituen argitu nahian. Guardia Zibilak gas-ihesa aipatu du hipotesi nagusitzat, eta lehergailuren baten presentzia guztiz baztertu dute.

Eztandaren ondorioz etxea galtzea "zoritxarra" eta hildakoak edo zauritu gehiagorik ez izatea "miraria" dela iritzi diote bizilagunek, astelehenean gertatutakoari buruz galdetuta.

Lehen leherketa batek, 15:35 aldera, bizilagunak etxetik atera izanak, ordu batzuk geroago, 18:00etan, bigarrena gertatu zenean, tragedia handiagoa izatea eragotzi zuen. Hala ere, denek galdetzen dute nork pentsatu zuen ideia ona zela gauzen bila etxera sartzea baimentzea, egoera benetan kontrolpean ez egon arren.

Agintariek ez dute gaiari buruz hitz egin nahi izan, eta ikerketa abian dagoela esan dute, leherketa zerk eragin zuen argitzeko eta bizilagunei etxeetan sartzeko baimena nork eman zien jakiteko.

Horren ildotik, Amparo Lopez Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak ikerketak gertatutakoa argitu arte itxarotea eskatu du gas-ihesaren eta ondorengo leherketaren arrazoiak eta balizko erantzukizunak zehazteko. Hala ere, arduradunen eta larrialdi zerbitzuen esku-hartze "azkarrak pertsonak babestu eta bizitzak salbatu" dituela azpimarratu du.

Leherketaren ondorioz, bederatzi pertsona zauritu ziren (sei ospitaleratuta daude oraindik, eta horietako bi zainketa intentsiboetako unitatean) eta 250 pertsona inguru etxetik atera behar izan zituzten, horietako batzuei kalte handiak eragin dizkie gertatutakoak.

Noaingo gas-leherketaren ondorioz etxetik irtenarazitako 250 pertsonak ezin izango dira itzuli oraingoz
Noaingo gas-leherketaren ondorioz etxetik irtenarazitako 250 pertsonak ezin izango dira itzuli oraingoz
Noaingo gas-leherketaren ondorioz etxetik irtenarazitako 250 pertsonak ezin izango dira itzuli oraingoz

1:23

Gas-ihesa antzeman eta inguruko etxebizitzak hustu eta ordu batzuk geroago gertatu zen lehen eztanda hori. Hala ere, une jakin batean bizilagunei etxeetatik gauza batzuk biltzen utzi zitzaien, eta bigarren leherketak ingurukoak zauritu ¡zituen.

Horri buruz galdetuta, kontseilariak berretsi du operazio guztia, eztanden arrazoiekin batera, "ikerketa prozesuan dagoela eta ezin dela informazio gehiago eman. Errespetu handiz jokatu behar da, kalte handiak eta ospitaleratutako pertsonak daudelako". Hala ere, ziurtatu duenez, "ez dakigu inork bizi-arriskua zegoela jakin zuenik".

"Hala izan balitz, ez zitzaiekeen utziko" bizilagunei etxebizitzetara itzultzen, ohartarazi duenez. Horregatik, "informazioarekin oso zorrotzak izatea" eskatu du. Azkenik, gas-ihesa antzeman ondoren hornidura eten zuten enpresako teknikariak bertaratu zirela "eta hasiera batean ez zegoela inolako arriskurik", gogorarazi duenez.

Aireko irudiek Noaingo leherketaren larritasuna erakusten dute
Aireko irudiek Noaingo leherketaren larritasuna erakusten dute
Aireko irudiek Noaingo leherketaren larritasuna erakusten dute

0:39
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Noain