Gizartea -
SUTEA
Bi pertsona arin zauritu dira Eibarko etxebizitza batean bart izandako sutean
Sua 03:00ak aldera piztu da, eta berehala itzali dute bertaratu diren suhiltzaileek. Zaurituak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte.
EITB MEDIA
Bi pertsona arin zauritu dira bart Eibarko (Gipuzkoa) etxebizitza batean piztu den sutean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, bi zaurituak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte; batak hanketako batean erredurak ditu, eta besteak, eskuetan zauriak, eraikinetik ateratzeko leiho bat apurtu duenean egindakoak.
Abisua jaso ondoren, suhiltzaileen dotazio bat bertaratu da, eta berehala lortu dute sua itzaltzea. Egurrezko egitura duen bi solairuko eraikin batean izan da sua.
Atzo, Eibarren bertan beste sute bat izan zen. Hiru pertsona osasun-zentro batera eraman behar izan zituzten, etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz. Hiru eraikin hustu zituzten, badaezpada, Ertzaintzak jakitera eman zuenez.