Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat ikerketapean Lekeition, bi adingaberi sexu erasoa egitea egotzita

Erasoa Gabonetan izan zen. Gizonezkoak ukituak egin zizkien neskatoei eta sexu harremanen bideoak ikusarazi. Ertzaintzak ez du baztertzen salaketa gehiago egotea.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat ikerketapean jarri du Lekeition (Bizkaia), bi adingaberi sexu erasoa egin dielakoan, Polizia autonomikoak EITB Mediari jakinarazi diotenez. 

Neskatoen gurasoek salaketa aurkeztu dute. Erasoa Gabonetan jazo zen, gizon matxistak ukituak egin zizkien bi adingabeei, eta eduki pornografikoa ikusarazi.

Ikertutakoak Gernikako epaitegian deklaratuko du gaur, zabaldutako izapideen baitan.

Ertzaintzak ez du baztertu salaketa gehiago egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista gaur Bizkaiko albisteak Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio bideoak Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Umeak Sexu erasoak