Gizartea -

Organu-dohaitzak

EAEk eta Nafarroak ez dute hutsik egin eta Estatuko batez bestekoaren gainetik daude organu-emailetzan

Transplanteen Erakunde Nazionalak (ONT) 2024. urteko jardueraren balantzea argitaratu du ostegun honetan. Datuen arabera, EAE hamaikagarren postuan dago dohaintzetan. Nafarroa, emaileen tasa 76,1ekoa izanik, hirugarren urtez jarraian eutsi dio erkidego eskuzabalenen bigarren postuari.

Ebakuntza-gela baten irudia.
Ebakuntza-gela baten irudia.
Ebakuntza-gela baten irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 121 emaile izan dira 2024an, eta milioi bat pertsonako 54,3ko emaile-tasarekin, Estatuko bataz bestekoaren (52,6) gainetik kokatu da. Estatuko autonomia-erkidegoen zerrendan hamaikagarren postuan kokatu zen iaz, Espainiako Transplanteen Erakunde Nazionalak gaur argitaratu duen 2024ko jarduera-balantzearen arabera. 

Osakidetzak emandako datu osagarrien arabera, 2024an, EAEko emaileen heriotzen % 48 istripu zerebrobaskularraren ondorio izan zen. Trafiko-istripuan buruhezurreko kolpeak jasandakoenak, berriz, jaitsi egin ziren aurreko urtetik % 2,7. 

Transplanteen jarduerari dagokionez, 2024an 269 pertsonak lortu zuten organo-transplante bat EAEn edo hitzarmenak dituzten beste autonomia-erkidego batzuetan, hau da, 121 pertsonako tasa milioi biztanleko.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak 1979an programari ekin zionetik giltzurruneko 5.000 transplanteetara iritsi da 2024an. Gibeleko transplante-taldeak Estatuko batez bestekoaren gainetik mantentzen du transplante-tasa, emaitza-bikainekin.

Donostia Unibertsitate Ospitaleak, hezur-muinaren transplanterako erreferentzia-zentroa denak, 71 transplante alogeniko egin zituen (ahaidetuak eta ahaidetu gabeak). 

Bestalde, Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak giza ehunak biltegiratzen, prozesatzen eta banatzen jarraitzen du, transplanteetara begira. 2024an, 368 kornea eman ziren, eta 73 hezur eta tendoi.

Datu horiekin, Alberto Martinez Osasuneko sailburuak esker ona adierazi die dohaintzak eta transplanteak koordinatzeko prozesu konplexuan inplikatutako profesional guztiei bai eta euskal gizarteari ere, elkartasun eta altruismoan eredugarri izateagatik.

Nafarrak, bigarren eskuzabalenak

Nafarroa, 51 emaile izan dira iaz (2023an 48 izan ziren), eta hirugarren urtez jarraian, milioi biztanleko emaileen tasarik handiena duen Espainiako bigarren erkidegoa da (76,1) da. 51 emaile horiek 145 transplante egin ahal izan dituzte (118 2023an): 42 gibelekoak, 2 bihotzekoak, 94 giltzurrunetakoak, 2 pankreo-giltzurrun transplante konbinatu, eta 5 bi-biriketakoak.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, laugarren urtez eta hirugarrenez jarraian, estatu mailan donazio jarduera handiena duen transplantazio gabeko ospitalea da.

Estatu mailako errekor zifrak

Estatuan, oro har, 6.464 transplante egin ziren 2024an, 2023an baino % 10 gehiago, hil ondoren beren organoak eman zituzten 2562 pertsonei esker (qaurreko urtean baino % 9 gehiago). Zifra horiekin Espainiako Estatua da transplantetan lider eztabaidaezina 33 urtez jarraian. Transplante-tasa milioi bat biztanleko 132,8koa izan zen, gaur arte erregistratutako handiena, eta emaileena 52,6koa, Transplanteen Erakunde Nazionalak (ONT) ezarritako 50eko helburua gaindituz, Beatriz Domínguez-Gil zuzendariak eta Monica García Osasun ministroak azaldu dutenez.

Nabarmen hazi dira asistolia kontrolatuan (zirkulazio-arazoengatik taupadarik gabe gelditu eta hiltzat jotzen diren pertsonen) egindako organu-emateak, eta dagoeneko irizpide neurologikoengatik (heriotza entzefalikoan) hil ondoren egindakoak beste dira, izan ere, prozesu guztien % 51 izan ziren, 1.316, 2023an baino % 25 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Gurutzetako ospitalea Donostia Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Galdakao-Usansolo Ospitalea