Gizartea -

TRAFIKOA

Normaltasuna itzuli da N-1 errepidera, Andoainen hiru ibilgailuk istripua izan eta ilarak sortu ondoren

Ezbeharraren ondorioz, bi erreietako bat itxi dute Donostiara bidean, eta zazpi kilometrorainoko ilarak sortu dira. Halaber, bi pertsona zauritu dira.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru ibilgailuren arteko istripua gertatu da gaur goizean N-1 errepidean, Andoain parean, eta horrek ilara luzeak eragin ditu Donostiara bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Halaber, gutxienez bi pertsona zauritu dira.

Bi autok eta furgoneta batek talka egin dute 07:55ean, eta, ondorioz, bi erreietako bat itxi dute Donostiara bidean. Hori dela eta, zazpi kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Ezbeharra izan duten hiru ibilgailuak erretiratu ondotik, zirkulazioa normaltasunera itzuli da, 09:50 aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak N-1 Trafiko istripuen biktimak