Gizartea -

Araba

Itxuraz elektrokutatuta hil den gizon baten gorpua agertu da Gasteiz inguruko lursail batean

Ertzaintza istripu gisa ari da ikertzen ezbeharra, gorpuak dituen erredurak deskarga elektriko batek eragindakoak izan daitezkeelako. Dena den, autopsia egingo diote.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 urteko gizon bat hilotz agertu zen asteazkenean Gasteiz inguruko lursail batean, Gamarran, goi-tentsioko dorre baten ondoan. Itxuraz, elektrokutatuta hil da, istripuz.

Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, lursail horretako jabeak aurkitu zuen hilotza, eta hark ohartarazi zuen Ertzaintza.

17:30 pasatxo zirenean, hainbat agente eta osasun langile bertaratu ziren, baina haren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Inork ez du desagerpenik salatu.

Ertzaintza istripu gisa ari da ikertzen ezbeharra, gorpuak dituen erredurak deskarga elektriko batek eragindakoak izan daitezkeelako. Dena den, autopsia egingo diote.

El Correo egunkariaren arabera, hamabost bat egun zeramatzan bertan gorpuak, Gasteizko hiriburutik hiru bat kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak