Gizartea -

EGURALDIA

Giro argi eta hotza asteburuan

Egonkortasuna izango dugu lege, eta ez da euri konturik espero; hotza bai, handia. Hala, termometroak 0 gradu ingurura jaitsiko dira, baita hortik behera ere. "Epelenak" 9-13 °C-ren bueltan errendituko dira.

Egunsenti hotza Zuian (Araba). Argazkia: Leire Martinez de Osaba
Egunsenti hotza Zuian (Araba).
Egunsenti hotza Zuian (Araba). Argazkia: Leire Martinez de Osaba

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguraldiari dagokionez, asteburu egonkorra izango da datorrena, Euskalmet euskal meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera.

Osteguneko hodeiak alde batera utzita, eguzkia nagusitu da berriro ostiralean, eta goiak urdin-urdin egongo dira egun guztian zehar. Haizeak hego hego-ekialdetik joko du, eta horri esker, tenperatura maximoek gora egingo dute isurialde atlantikoan. Horrela, Bilbon, Donostian eta Baionan 12-13 ºC-ko maximoak aurreikusi dituzte, eta 10 ºC-ko langara ezin helduta ibiliko dira barnealdera. Minimoak ere baxuak izan dira, grafiko honetan ikus daitekeenez:

EITB Media

EITB Media

Larunbaterako ez da aldaketarik espero. Goizean, behe-lainoak, izotza eta, gainerakoan, zeru oskarbiak. Egunsentia hotza izango da berriro, eta Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du barnealdean tenperatura baxu eta izotzagatik. Zeropeko tenperaturak (-2 ºC) espero dira Gasteizen eta Iruñean, esaterako. Tenperatura maximoetan ez da gorabeherarik izango: 12-13 gradukoak izango dira kostaldean, eta 9koak barnealdean.

Igandean, San Sebastian egunaren bezperan, giro lehor eta egonkorrak segida izango du. Izotza egingo du, baina aurreko egunetan baino leku gutxiagotan eta intentsitate txikiagorekin. Barnealdean, termometroak zeroz azpitik dituztela esnatuko dira, eta kostaldean, 2 ºC ingurukoak. Tenperatura maximoek antzera jarraituko dute, eta 14 ºC ingurukoak izango dira Bilbon, Donostian eta Baionan, eta 9 ºC ingurukoak Gasteizen eta Iruñean.

Asteazkenera arte, behintzat, aro eguzkitsu lehor eta hotza izango da gure artean, joeraren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Baiona Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Hotz boladak